SASI- GUZTIEN GAINETIK... HEGAN, SUA EGINA.
Zorionak, Zurbaranbarri.

27 de enero de 2012 a las 23:59:18
Ver foto en mapa | Ver mapa entero
Tags:
gaur hogeitamalau
Nehoiz itzaliren eztiren oroitzapen bero zein hotzen suak...
Argitzalpetan...
Ziarro kearen kortina atzetik ikusten zaittut.
Ta begien mintzoaz komunikatzen gara istorio berri baten xerka.
Argi izpitxo bat sartzen da..
Soto batean sartuta gaude...
Ta...
Argi-zirritu saretxoetatikan...
irristatzen da.
Ta zu...
Itzal bihurtzen zaittu.
Argitzalpetan...
Hiri ezberdinetako bi gazte, ezohiko taberna baten huts betean.
Edalontziak zintzotasun pozoituaz ia gainezkatzear,
bizitzaren zarataz solasian.
Elkar idatziriko gauaren ale berri ta bakanean,
Ametseratzeko gerturik.
Ta begiak zabaltzean...
zu...
itzal bihurtzen zaittu.
Ta begiak zabaltzean,
amets eroen ostean...
errauts laburtzen zaittu.
Argitzalpetan...
Gran Bilbao deritzon lainoak
gure arratsa estaltzear.
Nerbioi ertzean Guggenheim aurka
talka eginez, bi errainu,
gure begietan lehertzen.
Zu eta biok... elkarrengandik desagertzen.
Argitzalpetan.
Ene betazalen pantailaren atzetik ostendu nahiean,
zentzumenen zirrituetatik proiektatzen zara.
Ikara...dardara...izan ginena gara...
Senti nahi det izanen garenaren balada.
ala... bere hortan laga, denboraren hegadan?
Eztitzut egin nahi traba.
Ta begiak zabaltzean...
(astiro, beharbada)
Oroitzapen zoragarria zara.
(irudi zein hitzak: gaxenn)
Erantzunak | Comentarios (1)
...gue eskritora erotikoak ere ernaitzen ezpaittu, eztaude oso ongi...
...nik, ahaleginak eitten'ttut goxuago etortzen, baina...
...eske no se dejaannnn...
Escrito por aspaldikolegatzen (2012-01-31 00:02:18)
Utzi zure mezua | Deja tu comentario
Tienes que estar registrado para comentar.