Gipuzkoan.com

Azken Argazkiak

ARGIA ILUNTASUNEAN
11/06/2010 17:59h
ura
08/03/2010 17:54h
NORA?
28/12/2009 23:30h
AMILDEGIA
29/03/2009 01:48h
Negua
02/02/2009 11:39h
Berriro ere hemen...
29/01/2009 13:21h

+

Negua

Negua

02 de febrero de 2009 a las 11:39:44
Ver foto en mapa | Ver mapa entero

Tags: Elurra ibilbidea pausuak maitasuna elkarrizketa

Egia esan aspaldian ez ginela elkar ikusten. Agian badira hiru edo lau urte ez genuela topo egin, baina aurtengoan ordean berriro ikusi dugu elkar. Zu beti bezala zaude, zuri, heze eta hotz, ni ordea aldatu egin naizela uste dut. Urteak ez dira alferrik igaro nire aurpegi honetan eta dagoeneko ximur txiki batzuek ageri dira. Nire ilea gutxituz doa eta dagoen gutxi hori ere zuritze nahian hasia da.

Baina elkar ikusi genuen azken urtetik hona gauza on asko igaro dira nire bizitzan. Bihotza lapurtu didan printzesa bat ere ezagutu dut, eta zoriontsu egiten nau. Nire bihotzeko hutsune sakonena betetzea lortu du, eta orain zurekin zeruan den nire aitonak utzitako zuloa maitsun magiko batez bete du. Egun zoriontsu naiz eta esperantza berriak ditut nire mundu honetan. Dagoeneko zuk sortzen duzun hotza, bero bihurtu da.

Elurte gure biziak berriro topo egin dute, eta zure magiak berriro bihurtu nau gazte. mila esker.


Eta zuri irakurle, egia esan zer esan ez dakidala nabil. Agian nire katarroak eta Frenadolak paranoia hau idaztera eraman nau, edota agian elurrarekin hitz egin beharra nuen. Neguan hasi zen.

Lagunak

patxada
she 06/09/2010
etorriko da hotza?
she 05/09/2010
nates
she 03/09/2010
Tearo, happy happy
tearoa 02/09/2010
kurtso berri bat...
she 01/09/2010
Corme desde monte Faro
sorgimeiga 27/08/2010

+

Erantzunak | Comentarios (7)

frenadol hitza horrelako testu politan idaztea eta ondo geratzea badu meritua...jajaja!!!

uuuu espero dut zure printzesak zure gaurko argazki/testua ikustea. Kontent utziko duzu!!

:D

avatar de gintxo Escrito por gintxo (2009-02-02 11:47:59)

Argazkia, oso oso polita. Eta printzesak ondo zaindu behar dira, ondoan dutena zoriontsu egiteko gauza direnean batez ere.

avatar de tearoa Escrito por tearoa (2009-02-02 11:56:30)

Pero bueno, esto es impresionante!!! ME ENCANTA!

avatar de mag Escrito por mag (2009-02-02 16:15:43)

uah! sekulako argazkia! ederra benetan!!!!!

avatar de she Escrito por she (2009-02-02 22:14:11)

Aupa motel,
Jo a zer argazki polita eta esanguratsua, eta hitz jarioa, badirudi indarrak pilatzen ibili haizela. Pozten nauk!
Dudatan nagok hi jarritako argazkitatik zein izan gustokoen, ala hauxe ala Napoleonena, uajajaja. Benetan, argazki hauxe itzela duk, zorionak. Ondo izan

avatar de biurri Escrito por biurri (2009-02-03 06:48:47)

Bai argazkia oso polita, baita ere zure hitzak

avatar de nintxi Escrito por nintxi (2009-02-03 16:11:12)

badirudi negua aldentzen ari dela...

avatar de gintxo Escrito por gintxo (2009-03-14 20:47:33)

Utzi zure mezua | Deja tu comentario

Tienes que estar registrado para comentar.


Qué es Gipuzkoan.com, Zer da Gipuzkoan.com | Quienes somos, nortzuk gara | Blog oficial, blog ofiziala | Condiciones de uso | Política de privacidad | edk 2008 ®