03 de febrero de 2010 a las 08:34:07
Ver foto en mapa | Ver mapa entero




Ni ere oraintxe sartuko nintzateke berriro ere ohera, pocoyorekin edo gabe, berdin dio.
Escrito por urkooooooooo (2010-02-03 08:56:54)
Denok ohera!!!!! Animo nexka!!gutxi falta da ta!!!
Escrito por pax (2010-02-03 10:35:06)
que majo pocoyo
ánimo mujer
Escrito por kuxkuxerilla (2010-02-03 11:21:19)
Pokoyo nire aldean ez dago ba! Grrrrrrr.............
Escrito por biurri (2010-02-03 12:02:14)
Ze xalau Pocoyo. Maddiri gustatuko zaio, fijo.
Behintzat orain zure ohean pasatzen duzu gaua. Jaiotzen denean... jeje Animo, neska!
Escrito por tearoa (2010-02-03 15:34:45)
Kaixo, pottokiiii....
Aurtengo San Sebastian bezperan izugarri oroittu nintzan lehengo urtin zertan ibili ote ginen zu eta biok, biak ohatzean, gripoxak, ta nigazte-taz solasin... jeje
Oraingoan, GUZTIZ ezberdina izan da neretzat.. gaurko gaxennblog-eko eguneratzearekin zerikusi handia duena. Burrukan jarraittu beharra dago. Ezin dut amore eman. Beti aintzina behar du(t).
Pentsatu dudala zuengan ere, prexioxa, 'ta dala pasada bat bizitzen ai zeaten guzti hoi... Bufffffffff
Nik ere nahi det...
PD:animoooo!!! azken txanpan zaude 'ta !!! ;)
Portziertoooooo..... Zorionak biurri-riiiiiiiiiiiiii !!!!!!!
Escrito por gaxenn (2010-02-03 16:49:54)
¡Me encanta Pocoyó! Y será goxo dormir con él... Ahora, que la que viene, seguro que se mueve un poquito más, y no sé yo lo cómodo que será eso para dormir, je, je... A mí además, siempre me da miedo apachurrarlos... Porque yo me muevo aún más que los txikis cuando duermo.
¡Venga, she, que ya no queda nada!
Escrito por gallegovasquita (2010-02-04 00:55:24)
...ahal bagenu, egingo genizukeen txandaren bat edo beste, zuk bitarten lo goxoa egiteko, baina, naturak agintzen du hemen eta, oraingoz ez du horrelako aukerarik ematen...
...zaindu gure ttikia, bitartean denok arituko gara eta indar egiten, txandakatzen ezin dugunez, gogo biziz...
...lo atsedengarria izan dezazula...
Escrito por aspaldikolegatzen (2010-02-04 01:19:15)
...ui... ze apal geratu den glob-kioskoa gaurkoan...
...gure ama-izatekoa leher egin zaigu (ez nau batere harritzen horrek)... eta, ia beste denak, "kontajiatu" egin dira, zure ahaleginaren laurdena ere egin gabe...
...enpin... belaunaldi berriak benetan plastilinazkoak direla sinesten hasi beharko dut (eskerrak oraindik ama-koraje batzuk baditugun)
...loari behar bezain atsedengarri helduko zeniolakoan, bigarren zatia azaltzeari ekingo diot...
"...etxekoandriak eta topo egin genuen bizilagunak, bion artean, saladesperako lurzoru guztia inundatu eta likido-elementua zokaloa estaltzen hasteko zorian zegoela jarri arte (eta itxaroten zeuden atso-agureak ordurako hankak eserlekuaren gainean jartzen hasita), bihotz oneko señoradelalimpieza hura pasa zenean eta egoera ikusita, ziztu bizian orga bete superdodot batzuk ekarri zituenean, egoera bere onera etortzen hasi zen...
...orduantxe agertu zen bizilagunaren senarra, aparkatzeko ahaleginean ordu erdi eman eta gero...
(nik uste, atso-agureek berari bota zioten kulpa guztia, horren potrohaundi izateagatik eta gaur egun ere, bizi badira, horixe pentsatzen segituko dute)
...gauza da, azkenean, superdodot haietatik geratu ziren batzuk erabilita, gure ama-izateko panpoxa eta auzuneko laguna esertzea lortu genuela...
...handik gutxira (bueno, niri, lehengo guztiarekin, gutxi iruditu zitzaidan), oraindik lozorrotik atera gabe eta begietako makarrak kendu gabe zegoen osasunketa-funtzionario moduko tipo bat agertu eta "pasen" esatera gutxienez asmatu zuen...
...aulki bat, mahai soil bat eta, gainean, ordenagailua zirudien tresna bat besterik ez zegoen gelaxka batera sartu ginen...
(kontuan izan une hartan zabaldu berria zela erresidentziko "maternoa"; bizpairu hilabete edo izango ziren martxan zegoela)
..datuak eskatu eta tresna hartan nekez sartzen zituela hogei bat minutu -hamar agian?- eman eta gero (esan beharrik ez dago gelaxkan, ordenadore moduko haren aurrean, alegia, bertan zegoen aulki bakarrean eserita egon zen bakarra bera izan zela), kanpora berriz eta, azkenean, ekarri zuten ohantze (kamilla) bat eta gure etxekoandre panpoxa gela batera eraman zuten...
...hortik aurrerakoa, ezinbesteko konpasdespera...
...hori bai, ez uste inprebistorik gabekoa izan zenik...
...lanera deitu, joango ez nintzela esateko...
...amaginarrebari deitu ("suegrari" jartzea ez zait laket), ez etortzeko esateko, dena ongi zihoala... (ezetz asmatu ze denbora errekorrean iritsi zen)...
...bueno, ba, etxera joan ezinbestean ahaztuta utzitako zenbait gauzaren bila, igo berriz, telefono dei batzuk egin... "zer moduz, laztana?"... "ai, ai, ai..."
...ordu batzuk beranduago, dilatazio-gelara eraman behar zutela eta "kentzeko erditik, deituko nindutela"...
...deitu nindutenean... bataberdea, oinetakoen gaineko plastiko horiek eta maskarilla soinean jarri eta aurrera (garai hartan, nobedadea zen senarrak kirofanora sartzea eta, asko eta asko, zorabiatu egiten ziren, baina, tontolapiko hau ez zegoen hura galtzeko asmotan, matronari hankak eta besoak lotu eta ahoa esparatrapoz itxi behar bazion ere)...
...dilatazio-gela erdi ilunean sartu, bihotzak taupaka, estuasuna, badator, badator (haurra ez, dilatazioa)... bizkarraldetik lagundu pixkat altxatzen, ea errespirazio agitz arraro eta bortitz horiek ondo ateratzen zaizkigun (zer esanik ez dago ez nuela bat bera ere ondo egiten asmatu)...
...gimnastika moduko hartan ez dakit zenbat denbora eman eta gero (denborak ordurako ez du magnitude jakinik), hor azaldu da mediku parteroa (ez dakit izen teknikoa) eta kirofanora pasatzea komeni dela esan du... baina ni oraindik ezetz...
...han egin behar zituztenak egin eta pixka batera, hortxe datorkit azkenean hankak eta besoak lotu ez nizkion komadrona, oso gogo txarrez, sartzeko esatera...
...zein ez zen izango nire sorpresa, parteroa, komadrona, beste bi laguntzaile eta gure etxekoandriaren emakumezko mediku lagun bat (erditzekotan zegoela enteratu eta korrika etorri zena) bertan zirela ikusitakoan...
...ustegabeko festa-giroa hura festa-giro, eta larritasunak larritasun... minutu batzuetan, hantxe atera zuen burutxoa gure neskato kaxkarin pertxentak eta jario ziren malkoak gure begietatik (nireetatik bai, behintzat) lotsarik gabe eta, berez, inork deitu gabe...
...merezi du, sinetsidazue...
[bigarrenak ez zuen aparteko buruhausterik eman... jaiotzetik bertatik izan da bastante indepediente eta, horrelaxe sgitzen du oraindik ere]
[hirugarrenak --gure txikitxuak, nahiz eta burua baino gehiago ateratzen didan jada-- abentura betean etortzeko aukera egin zuen... baina, hori, beste baterako utziko dut...]
ez etsi, bizitzak merezi du...
Escrito por aspaldikolegatzen (2010-02-05 02:12:05)
Tienes que estar registrado para comentar.